Hasierako orrira joan

Duela 241 egun argitaratua

WomanSarea aurkeztu dugu Fiturren

2017-01-23

WomanSarea aurkeztu berri dugu urtarrilaren 18tik 22ra Ifeman ospatu den Fitur Azokan.

Hansen & Partner enpresak sustatzen duen Ella Travel sekzioan parte hartu dugu WomanSarea zerbitzuarekin Fitur Azokan. Emakume bidairiei eta turismo arloan lanean diharduten emakume profesionalei, womansarea teknologia erremintak eskaintzen dituen onuren eta abantailen berri eman genien, Ella Travel sekzioko gure standean. Ella Travel Day jardunaldietan ere parte hartu genuen, nazioarteko beste hainbat emakume adituekin batera.

Gure esker onak Lurlaneko ekoizleei, anfitrioi gisa parte hartzeagatik. Bost egunetan zehar gure standera bertaratutakoei produktu goxoak eskaintzeagatik eta zozketatutako saskiagatik. Eskerrak eman nahi dizkiegu ere Ella Travel sekzioa gurekin batera partekatu duten beste enpresa-kideei: ARN (Arona, Tenerife Sur), TLF (Tenerife Les Friendly), Girexx - Your Fertility Clinic, Clínica Reprofiv, TLF (Tenerife Les-Friendly) y Ella Travel (lesbian travel) - Hansen & Partner. Azkenik, WomanSarea ren standa bisitatu duzuen guztioi gure eskerrik beroena.

Momentu bizziak eman dizkigu Azokak, argazkietan ikusi ditzakezun bezala. Hurrengo urtean ere bertan ikusiko dugu elkar. 

wofitur9.jpg

artwo.jpg

wofitur5.jpg

wofitur10.jpg

wofitur11.jpg

wofitur02.jpg

wofitur2.jpg

wofitur03.jpg

wofitur4.jpg

wofitur12.jpg



Aldizkari elektronikoa

Harpidetu zaitez eta egon zaitez egunean.