Hasierako orrira joan

Duela 331 egun argitaratua

Gazztek Kluba martxan jarriko da Arizmendi Ikastolan

2016-10-26

Ikasturte osoan zehar eginez ikasi eta ondo pasatzeko aukera dute ikasleek, teknologia jarduerak antolatu dira eskolaz kanpoko jarduera gisa.

Gazteei zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikekiko interesa eta ikasmina piztea bilatzen duen hezkuntza-proiektua garatzea goaz Arimendi Ikastolarekin batera. Ikastolako ikasleei zuzendutako teknologia tailerrak eskainiko ditu ikasturte berriari begira, “eginaz ikasi” eta ondo pasatu dezaten eskolaz kanpoko teknologia jarduerak antolatu ditu. 

Zergatik Robotika?

  • Diziplina anitzak integratzen ditugu proiektu bakar batean.
  • Diseinua, berrikuntza, arazoen ebazpena eta talde-lana lantzen ditugu, matematikak, zientziak eta teknologia ikasten dugun aldi berean.
  • Haur zein gazteak txundituta geratzen dira, robotak ingurunea antzeman eta erabaki propioak hartzen dituela ikustean.
  • Sistema eta azpisistema kontzeptuen prestakuntza-eredu bikainak eskaintzen ditu.

Zergatik bideojokoak?

Adituen arabera, etorkizun hurbilean (jada lurralde askotan), lehen mailako haurrek hizkuntza berri bat ikasi beharko dute ikasgeletan, ingelera, alemaniera eta mandarinaz gain. PROGRAMAZIOaren hizkuntzaz ari gara.  Ez informatika eta teknologia aspektuengatik bakarrik, baita eta bereziki, ondorengo arrazoiengatik:

  •  Kreatibitate-prozesuen sustatzea.
  • Adimen aniztunen garapena.
  • Oinarrizko gaitasunen garapena.

Tailerrak ekaina bitartera eskainiko dira, astelehen nahiz asteazkenetan, astero ordu eta erdiko iraupenarekin. Datorren astean ekingo diegu tailerrei, azaroaren 2tik aurrera. Interesa baduzu Arizmendi Ikastolarekin (Gari Ibarzabal) jar zaitezke kontaktuan, edo gurekin zuzenean kontaktuan jarriz ere lor dezakezu informazioa.

IMG_3669_moztua.jpg

IMG_3670_moztua.jpg

IMG_3673_moztua.jpg

gazztek_arizmendi.jpg



Aldizkari elektronikoa

Harpidetu zaitez eta egon zaitez egunean.